Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán norbere mugak gainditzeari, samurtasunari eta gizatasunari buruzko istorio bat da. Zainketa aringarrietan eta «ongi hiltzean» oinarrituta, bizitzari alaitasunez aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia bat. Mundu hau minez eta sufrimenduz utzi zuten pertsona guztiei egindako kantu bat; azken etapa horretan irribarrea inoiz galdu gabe laguntzen duten pertsona guztiei egindako aintzatespena.
Testua María Goiricelayak idatzi zuen, Zentro Dramatiko Nazionaleko Egoitza Dramatikoen programaren esparruan (2021-2022 epealdian).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!