Leioako alkateak, Iban Rodriguez Etxebarriak, adierazi duenez, “aldaketa honek hainbat baldintza malgutzea ahalbidetzen du, araudia errealitate, behar eta egoera ezberdinetara hobeto egokitzeko, bereziki TAO duten udalerriko bizilagun eta
merkatariei dagokienez”. Gainera, alkateak gehitu du “Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan TAO sistema martxan jarri zenetik urte eta erdi igaro ondoren, bizilagunen iritzia oso positiboa izan dela, eta aldaketa hauekin haien eskakizunei eta hobekuntza proposamenei erantzuten diegula”.
Araudi berriak dakarren berritasun nagusietako bat da TAO txartel mota guztietan –A Mota, B Mota eta Merkataritza Mota– ibilgailuaren titularrak gidabaimena indarrean izateko betebeharra kentzea. Orain arte, betebehar horretatik mugikortasun murriztua zutela egiaztatzen zuten pertsonak. zeuden soilik salbuetsita.
Bigarren aldaketa TAO A motako egoiliar txartela lortzeko baldintzei dagokie. Leasing edo renting bidezko ibilgailua duten pertsona fisikoek, edo pertsona juridikoen jabetzako ibilgailua dutenek, ez dute TAO gunean erroldatuta egon beharrik izango.
Horrela, kasu horietan ere, ez da beharrezkoa izango gidariaren eta ibilgailuaren erroldatze-helbidea bat etortzea, eta kendu egingo da eskatzailea ibilgailu baten titular ez izatearen betebeharra. Horren ordez, bizileku bakoitzeko A motako hiru
bizilagunentzako TAO txartelen muga orokorra aplikatuko da. Horrenbestez, kasu horietan ez da beharrezkoa izango ibilgailuaren eta gidariaren errolda helbidea bat etortzea. Gainera, ez da eskatuko eskatzailea bere izenean ibilgailu
baten titularra ez izatea. Horren ordez, etxebizitza bakoitzeko gehienez hiru TAO A motako txartel izateko muga orokorra ezarriko da eta B motako txartelei bat.
Hirugarrenik, gaur onartutako araudi berriak ezartzen du etxebizitza bakoitzeko TAO B motako txartel bakarra eskura daitekeela. Azkenik, TAOren hiru txartel motaren edozein eskuratzeko, eskatzaileak Udalarekin dituen zerga-betebeharrak egunean izan beharko ditu. Araudi berria Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 lanegunera jarriko da indarrean.