Gizon bat atxilotu dute Leioan pisukide bati olioa irakiten botatzeagatik eta beste bati mailu bategaz kolpatzeagatik

Erredakzioa 2025ko api. 16a, 07:51

Ertzaintzak 62 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den zapatuan, Leioan, beragaz bizi zen beste bati mailu bategaz jo eta beste bati irakiten zegoen olioa aurpegira botatzeagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zauritu biak ospitalera eraman zituzten, lehenengoa Urdulizko ospitalera eta bestea Gurutzetako ospitalera.

Etxebizitzako jabea zen gizonak mailu bategaz eraso egin zion biktimetako bati, eta zauriak eragin zizkion buruan, besaurrean eta saihetsetan, biktimak azaldu duenez. Beste egoiliarrari zartagin batetik irakiten zegoen olioa bota zion, eta erredurak eragin zizkion aurpegian eta lepoan.

Ertzainek etxebizitzan aurkitu zuten erasoaren ustezko egilea, eta atxilotu egin zuten, lesio-delitua egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun