Leioaztarrek gehien gustatu zaizkien hiru kartelak bozkatu ahal izango dituzte (3 puntu, 2 eta 1, hurrenez hurren) Kultur Leioako web orriaren bitartez edo erakusketan bertan botoa emanez, apirilaren 25era arte.
Kartel irabazlea maiatzaren 11n jakinaraziko dute, 19:00etan egingo den ekitaldian eta irabazleak 800 euroko saria jasoko du. Gainera, aurkeztutako lan guztiak ekainaren 12ra arte ikusgai egongo den Kultur Leioako erakusketa baten parte izango dira.