Leioako Udalak ere Euskaradiagaz bat egin du

Ander Zarraga 2025ko mai. 2a, 09:50

Euskaraldiaren aldeko Leioako Udaleko lankideem familia-argazkia. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak aktiboki parte hartuko du maiatzaren 15etik 25era "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean egingo den Euskaraldian. Hala, Udaleko teknikariak eta ordezkari politikoak familia argazkia ateratzeko bildu dira, udalerriko bizitza publikoan eta sozialean euskararen normalizazioarekin duten konpromisoa agerian uzteko.

Euskaraldiak herritarren hizkuntza-ohiturak eraldatu gura dituen ekimen kolektiboa da, euskararen eguneroko erabilera bultzatzeko ahobizi (beti euskaraz egiten dutenak) eta belarriprest (euskaraz hitz egitera animatzen dutenak) rolak sustatzen dituena. Aurten, gainera, Leioa kaleak arteen ikuskizunakaz beteko dituen Umore Azokak bat egingo du ekimenagaz, antzerkibizi profil berriakaz, hau da, euskaraz aritzen diren aktoreakaz, eta ikusleprest edo emanaldi horietara joaten den publikoaren profilakaz.

Herritarrek izena eman dezakete izenematea.euskaraldia.eus webgunean, eta txapak jaso ditzakete Kultur Leioan, Sakonetan, Gaztegunean, Mastitxu Euskaltegian edo herriko hainbat ikastetxetan.

Parte-hartze hori Leioako Udalaren estrategia zabalago baten parte dekla azaldu dute Udaleko iturriek, hizkuntza-ingurune inklusiboagoa bultzatzeko, euskarak egunerokoan duen papera indartuz. Kultur aniztasuna gero eta handiagoa den testuinguru honetan; izan ere, gizarte kohesioa hizkuntza ikuspegi batetik indartzeko Euskaraldia bezalako ekimenak funtsezkoak direla nabarmendu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun