Ardoaren Eguna musika, dastatze eta topa bategaz ospatuko dute Leioako Mendibile Jauregian

Ander Zarraga 2025ko mai. 9a, 11:07

Leioako Mendibile Jauregian txakolinaren inguruko hainbat ospakizun egiten dituzte urtero. © BIZKAIKO TXAKOLINA

Zapatuan, maiatzaren 10ean, Leioako Mendibile Jauregian ospatuko dute Jatorri Deitura Ardoaren Egunaren bederatzigarren edizioa. Bizkaiko Txakolinak antolatutako ekitaldiak hainbat jarduera eskainiko ditu, hala nola txakolin dastaketak, zuzeneko kontzertuak eta gastronomia.

Ekitaldiak 12:30ean hasiko dituzte Bwatzabal Band talde leioaztarraren emanaldiagaz. 13:15ean, uzta berria iragartzeko Branke erritu sinbolikoa egingo dute, horren arabera, baserrietan ereinotz adar bat eskegitzen zen uzta berria dastagarri zegoela adierazteko. Jardunaldiaren une gorena 13:30etan iritsiko da topa kolektibo bategaz. Topa aldi berean egingo da herrialde osoan eta jendeak txakolin kopa bat dastatu ahal izango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun