Atzo jokatu zituzten Udabarria Bertsotaneko bigarren saioak Balmasedan eta Orozkon, eta horietan nagusitu ziren Araitz Katarain eta Irune Basagoiti, hurrenez hurren.
A multzoko saioa Balmasedan jokatu zuten, Kultur Etxeko Areto Nagusian. Saioko irabazlea Araitz Katarain Mugarza izan zen, 169,5 puntugaz. Horrela geratu zen sailkapena:
- Araitz Katarain Mugarza -------------------------------------- 169,5
- Janire Arrizabalaga Munduate ---------------------------- 159
- Aitor Arrutia Azkueta ------------------------------------------- 150,5
- Ixone Asategi Narbaiza ---------------------------------------- 145,5
- Maider Altuna Urbina ------------------------------------------- 141
- Enara Gallastegi Barrenetxea ------------------------------- 139
Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu zen. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili zen.
B multzoko saioa, Orozkon jokatu zen, Donibane aretoan. Saioan nagusi Irune Basagoiti Agirre izan zen, 185 puntu lortuta, eta horrela geratu ziren beste puntuazioak:
- Irune Basagoiti Agirre --------------------------------- 185
- Ander Ucelay Aristi -------------------------------------- 180,5
- Inazio Vidal Gurrutxaga ------------------------------- 176,5
- Arkaitz Zipitria Mendizabal -------------------------- 173,5
- Ander Sarriugarte Garcia ------------------------------ 170
- Ander Aldazabal Olabarri ------------------------------ 164,5
Gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga egon zen, eta epaimahaikideak hauexek izan ziren: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan zen.
Hurrengo saioak datorren eguenean izango dira, Ermuan eta Basaurin.