Egitaraua

Maskaradak Lamiako auzoko festen hasiera iragarriko du Leioan

Ander Zarraga 2025ko mai. 21a, 14:03

Lamiakon dena daukate prest San Maximo jaiei hasiera emateko. Maiatzaren 30ean, barikuan, txupinaren jaurtitzeagaz b atera hasiko dira ospakizunak, baita jaien hitzordu bereziena ere: Lamiako Maskarada. Festak domekara arte iraungo dute adin guztietako lamiakoztarrentzako jarduerakaz.

Egitaraua:

Maiatzak 30, barikua

  • 16:30 Txupinaren jaurtitzea eta San Maximo 2025 jaien hasiera.
  • 17:00 Apaindu zure balkoia auzoari giroa emateko parte hartu Balkoi lehiaketan!
  • 17:30 Lamiako Maskaradaren 1. zatiaren hasiera Putzegilearen biribilgunetik.
  • 17:30 Lamiakoko jaietako VI. Argazki Lehiaketaren hasiera.
  • 17:30 VI. Marrazki Lehiaketa.
  • 18:00 Lamiako Maskaradaren 2. zatia, Lamiakoko metro-geltokiaren ondoan.
  • 20:30 Dantza-saioa txosnan.
  • 22:30 Lamiako Maskaradaren 3. zatia, Elizaren ondoan.
  • 23:00 Kontzertua Nondaik taldearen eskutik.

Maiatzak 31, zapatua

  • 08:00 Lamiakoko XI. Putxera Txapelketako taldeen izen-ematea.
  • 10:00 Egurra banatu eta putxerak prestatzen hasi.
  • 11:00 Emakumezkoen binakako pala-txapelketa, teniseko pilotakaz eskolako frontoietan.
  • 11:00 Umeentzako puzgarriak eta jolasak.
  • 13:30 Igel-toka txapelketa, txosnan.
  • 15:00 Putxerak ematea.
  • 16:00 Putxera lehiaketako sari-banaketa.
  • 16:00 Dantza Alardea, elizaren ondoan.
  • 17:00 Sagardo txorrotxo denentzako.
  • 18:00 Akais taldearen kontzertua.
  • 04:00 Musika DJ Ibanegaz.
Ekainak 1 domeka
  • 10:00 Txupinaren jaurtiztea.
  • 10:30  IV. Gastronomia Lehiaketa Librea, txosnan.
  • 11:00 Kontzentrazioa San Maximo santuan eta amaieran Leioako Koruaren kontzertu handia
  • 11:00 Txikientzako jolasak gaztelu puzgarriakaz.
  • 11:30 VI. Argazki Lehiaketarako argazki-banaketa, txosnan.
  • 12:00 VI. Marrazki Lehiaketarako marrazki banaketa, txosnan.
  • 12:00 Herri kirolen erakustaldia.
  • 13:00 Txapel Lehiaketako saria-ematea.
  • 17:00 Kontzertua: Marrazki.
  • 17:30 Oliba hezur jaurtiketa-txapelketa.
  • 18:00 Izozkian denentzako txosnan.
  • 18:00 Lamiakoko playback lehiaketaren hasiera, adin mugarik gabe.
  • 22:00 Sardina dastaketa.
  • 22:30 2025eko jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun