Leioako Udalak arbuiatu egin du sinbologia faxista eta gorroto mezuak agertzea herriko kale, ikastetxe eta ekipamendu publikoetan. Hori dela eta, Udalbatzak adierazpen instituzional bat onartu du alderdi guztien babesagaz, EH Bildurekin izan ezik.
"Ez da gertaera isolatua. Beldurrarazte-kanpainak dira, muturretatik demokrazia, ordezkaritza demokratikoa eta gizarte osoaren adierazpen-askatasuna ikaratu eta mugatu nahi dituztenak", adierazi Udaletik.
Adierazpenean azpimarratu dute ez dituztela askatasun politikoak mozteko ahaleginak onartuko, horrelako mezuek eta jarrerek ez daukatela lekurik udalerrian eta Leioako Udala "eragile aktiboa izango dela askatasunaren, aniztasunaren, demokraziaren eta zerbitzu publikoen alde".
Horregaz batera, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakari ohiak sare sozialetan deitoratu du ez dela horrelako eraso bat gertatzen den lehen aldia.
🚨 Salaketa 🚨 Alerta Ultra
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) May 31, 2025
Eraso nazi-faxista ! Betiko ikastola (Leioa) https://t.co/plzBKCAWNu @kepa_ugarte @lantzean_behin @Antifaxismoa @koldo_tellitu #Leioa #UribeKosta #Bizkaia pic.twitter.com/wXOe9z4cGd