Jone Uria eta Julio Soro balkoitik balkoira bertsotan arituko dira ekainaren 13an Algortako Portu Zaharrean

Ander Zarraga 2025ko eka. 6a, 12:10

Balkoitik Balkoira bertso-saioa, artxiboko irudian. © ALBE

Hurrengo astean, ekainaren 13an, Balkoitik Balkoira bertso-saioaren 27. edizioa hartuko du Portu Zaharreko Etxetxu plazan. 21:30ean hasiko dute urtez urte ehunka bertsozale erakartzen dituen ekitaldi berezia.

27 urteko tradizioari eutsiz, Algortako Bertsolari Eskolak antolatzen duen Balkoitik Balkoira bertso-saioa Algortako Portu Zaharrera bueltatuko da ekainaren 13an, 21:30etik aurrera. Aurtengo saioan, Jone Uria eta Julio Soto bertsolariak arituko dira Etxetxu plazako balkoietatik kantari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun