Lamiako Txopoeta Bizirik plataformak 879 sinadura batu ditu auzoetan hobekuntzak eskatzeko

Ander Zarraga 2025ko eka. 6a, 13:08

Plataformako kideek 879 sinadura bildu dituzte auzotarren eskariak Udalera eramateko. © LAMIAKO TXOPETA BIZIRIK

Auzotarrek azaldu dutenez, auzoari eragiten dioten hainbat gai jorratzeko gonbidapenak bidali zizkieten Leioako Udalean ordezkaritza duten alderdiei, hala nola udal-ekipamenduak, metroaren lurperatzea edo paduraren berreskuratzea. Diotenez, alderdi guztiakaz batu dira EAJgaz izan ezik.

Sare sozialetan azaldu dutenez, joan den maiatzaren 19an, Lamiako Txopoeta Biziriko auzo-taldeak gonbidapena bidali zien Leioako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei, auzoaren beharrei eta eskaerei buruzko bilerak egiteko. Hiru aste baino gutxiagoan, PPk, EH Bilduk, Podemosek eta PSEk bilera horietan parte hartu zuten. "Gaur egun, oraindik ez dugu EAJren erantzunik jaso; gure gonbidapena zabalik dago", adierazi dute.

Bilera horietan, plataformak egin dituen ekitaldien bildurako herritarren 879 sinadura aurkeztu zizkieten alderdiei, eta honako gai hauek jarri zituzten mahai gainean: paduraren berreskuratze ekologikoa, metroaren lurperatzea, Lamiakoren eta Txopoetaren Barne Eraberritze eta Birgaitze Plan Berezia (BEPB) eta HAPOren berritzeak populazioaren hazkundeari aurre egiteko zerbitzurik ez aurreikustea, auzotarrentzako lokal baten beharra eta Lamiakon etorkizunean egin beharreko jarduketetarako aurreikuspenik eza.

Halaber, taldeak publikoki eskertu du batezko prest egon ziren alderdien elkarrizketarako prestasuna, baita jasotako sinadura bakoitzean islatutako herritarren babesa ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun