Udan ere euskara ikasteko aukera izango da Leioako Mastitxu Udal Euskaltegian

Ander Zarraga 2025ko eka. 11a, 09:42

klaseak ekainaren 30etik uztailaren 10era izango dira goizez.

Aurten ere, Leioako Udalak udan euskara ikasteko ikastaro trinkoak jarriko ditu martxan, udal-euskaltegiarekin elkarlanean. Herritarrei euskararen ikaskuntza udan ere modu praktiko eta dinamikoan egiteko aukera ematea da helburua, eta B1, B2 eta C1 mailen titulazio ofiziala eskuratzeko aukera emanez.

Ikastaroak helduei zuzenduta egongo dira eta ekainaren 30etik uztailaren 10era emango dituzte goizez, 09:00etatik 13:15era, astelehenetik ostegunera eguenera. Maila ezberdinetara egokitutako taldeak osatuko dituztela iragarri dute, eta aurrez aurreko saioak euskararen erabilera sustatzen duten jarduerakaz uztartuko dituzte, ikuspegi komunikatibo bategaz.

Ikastaroak 32 orduko iraupena izango du, eta prezioa 36,80 eurokoa izango da. Aurrematrikula egiteko epea ekainaren 20ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago jaso gura izanez gero, deitu 944 640 002 telefonora edo idatzi euskaltegi@leioa.eus helbidera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun