Leioako Udalak zapatu honetan, ekainaren 14an, emango dio hasiera udako denboraldiari Torresoloko igerilekuen irekieragaz. Instalazioak irailaren 14ra arte egongo dira zabalik, egunero, 10:00etatik 21:00etara, baita aste-akabuetan eta jaiegunetan ere.
Iban Rodriguez Etxebarriak igerilekuak bisitatu ditu gaur goizean, eta erabiltzaileen segurtasunerako prest dauden sorosleakaz bildu da.
Torresoloko instalazioek hiru igerileku dituzte: handia, txikia eta haur-pirata eremua; horietan, txirrista bat eta solarium gune zabal ere badago, eta guztira 1.200 pertsonako edukiera dute. Gehienezko edukiera betetzen denean, sarbidea mugatuta egongo da, eta soilik abonatuak sartu ahal izango dira, urtekoak edo udakoak.
Era berean, Udalak segurtasun-arauak eta bizikidetza-irizpideak bete behar direla oroitarazi die erabiltzaileei: ezin da erre, janaria solarium gunean kontsumitu edo aldageletatik kanpo arropa aldatu; animaliak ere ezin ezingo dira sartu, gidarien kasuak izan ezik; eta adingabeek heldu bategaz sartu beharko dira.
Eguneko sarreren prezioa 4,50 eurokoa da 26 urtetik beherakoentzat eta 6,50 eurokoa 26 urtetik gorakoentzat. 4 urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute. Abonuak eta sarrerak igerilekuko leihatiletan eros daitezke.
Urteko abonuak Torresoloko igerilekuetara sartzea barne hartzen du, baina udako abonamendua ere eros daiteke, kanpoko igerilekuetara mugarik gabe sartzeko aukera ematen duena, 80 euroko prezioan familia-modalitatearen kasuan; banakako abonuen kasuan prezioa 23 eurokoa izango da 26 urte baino gutxiago dituztenentzat eta 45 eurokoa adin hori gainditzen dutenentzat.
Udako kirol-eskaintza
Leioak kirol eskaintza anitza prestatu du uda honetarako, Sakonetako Kiroldegian igeriketa eta padel ikastaroakaz eta beste jarduera osagarri askogaz. Guztira 112 plaza eskainiko dituzte igeriketan eta 136 plaza padelean, haur eta helduentzako maila desberdinetan. Besteak beste, aquagym, pilates, xumba, yoga, gazte-fit, haurdunentzako igeriketa eta haur esgrima eskainiko dituzte, gorputza mugitzeko eta udaz gozatzeko aukera ugari eskainiz.