Lamiakoko hezegunearen altxorrak ezagutzera emateko hitzaldia eskainiko dute

Ander Zarraga 2025ko eka. 16a, 10:08

Gobela ibaia Lamiakoko paduratik igarotzen. © WIKIPEDIA

Datorren ekainaren 17an, 18:00etan, Lamiakoko Adinekoen Etxean Lamiakoko paduraren historiari eta bilakaerari buruzko hitzaldia eskainiko du Javi Arenazak. Irudi eta testigantzen bidez, Leioako ingurune natural berezi hori hobeto ezagutzen eta ulertzen lagunduko die bertaratzen direnei.

Lamiako Txopoeta Bizirik auzo-elkarteak antolatutako jarduera horrek urteetan zehar inguru horrek izan duen bilakaera eta nortasunaren berri emango du, baita askorentzat ezezaguna den harribitxi ekologiko hori balioan jarri ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun