Umeentzako eta helduentzako padel ikastaroek garrantzi berezia izango dute berriz ere, eta maila zein ordutegi ezberdinetan eskainiko dituzte. Era berean, bizitzako etapa guztietarako jarduerak eskainiko dituzte aurten ere, psikomotrizitatetik hasi eta adinekoentzako gimnasia egokitu eta Nordic walking saioetara arte.
Aurrematrikula egiteko epea ekainaren 18an amaituko da, eta izen-ematea aurrez aurre egin daiteke Sakoneta eta Torresoloko instalazioetan, edo posta elektronikoz helbide honetan: uki.atezaintza@leioa.eus. Beharrezkoa izanez gero, plazak esleitzeko zozketa ekainaren 25ean egingo dute, eta behin betiko zerrendak uztailaren 21 eta 22an argitaratuko dituzte. Ikastaroak irailean hasiko dira.
Informazio gehiago gura dutenek Leioa Kirolaken udal-webgunean kontsulta dezakete eskaintza guztia.