Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 12:50 aldera jaso zuten abisua, eta Jakako Mendiko Erreskate eta Esku-hartze Taldea eta Huescako Aire Unitatea aktibatu zituzten.
Mendizalearen gorpua helikopteroz eraman zuten Jakara, eta hileta-zerbitzuetara transferitu zuten, Naiz-ek zabaldutako informazioaren arabera.
Hildako gizonezkoagaz beste bi lagun zihoazen, Leioako eta Loiuko bizilagunak, egoera onean zeuden, eta Linzako babeslekura eraman zituzten, bertan haien ibilgailua baitzuten.