Hauek dira helburuak dirulanguntzak jasotzeko:
- Erabilera publikoko eta titulartasun pribatuko urbanizazioak hobetzea eta egokitzea. Urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko obrak dira, akaberei eragiten dietenak (zoladura, altzariak, lorezaintza eta argiak). Linea horretarako zenbatekoa 20.000 eurokoa da.
- Inguratzailea edo termikoa hobetzea etxebizitza kolektiboko eraikinetan. Hala nola, fatxadan eta estalkian isolamendu termikoa jartzea, hobetzea edo leihoak aldatzea. Lerro honetarako zenbatekoa 50.000 eurokoa da guztira.
- Irisgarritasuna hobetzea etxebizitza kolektiboko eraikinetan; adibidez, igogailuak jartzea igogailurik ez duten komunitateetan, atariak berritzea igogailurako irisgarritasuna bermatzeko edo kanpoko elementuak egokitzea atarirako irisgarritasuna bermatzeko. Kasu horretan, banatu beharreko zenbatekoa 54.000 euro artekoa izango da.
- Eraikin babestuen fatxada, estalkia eta/edo egitura hobetzea, 4.000 euroko partidagaz.
- Putzu septikoak deuseztatzea, hustea, garbitzea eta Galindoko hondakin-uren araztegira eramatea, guztira 2.000 euroko dirulaguntzagaz.
Laguntza jaso duten obrek ezin izan dute udalaren beste dirulaguntzarik jaso; gainera, obra-lizentzia lortu behar dute edo 2024ko azaroaren 16tik 2025eko irailaren 30era arte amaituta egon behar dute, biak barne.