Programazioaren aurkezpenean, alkate Iban Rodriguez Etxebarriak eta Kultur Leioako programazio-arduradun Zuriñe Cuestak proposamenen aniztasuna nabarmendu dute, publiko askotarikoari begiratuta eta tokiko talentuaren presentzia azpimarratuz. Unai Celaya biolin-jotzaile leioaztarrak ere hartu zuen hitza —The Muted Ensemble taldeko kidea, azaroan arituko dena Kultur Leioan— eta agerraldia pieza musikal batekin itxi du.
Programazioaren estreinaldia irailaren 26an egingo dute Héctor Alterio. Historia txiki bat aktore argentinar-espainiarraren ibilbidea ekarriko duen eszenara, eta urriaren 3an Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola izango dira protagonistak Arizona lanean, mugen eta migrazioaren inguruko parodia eta tragediagaz.
Publiko familiarra ere hasieratik hartuko dute kontuan: urriaren 5ean Mamuak ezagutzera joan zen umea taularatuko du Anodino Teatrok, eta aste gutxira Tartean Teatroaren ¿Non daude haurrak? lanak umeei eragiten dien gizarte-haustura izango du ardatz.
Dantzan, urriaren 24an Cielo Raso konpainiaren NÉE ikuskizuna iritsiko da, eta azaroaren 21ean Kukai Dantzak Txalaparta aurkeztuko du.
Musikak ere hitzordu bereziak izango ditu: azaroaren 14an Trío Mai taldearen Operatik crossovera proposamena, eta azaroaren 15ean Proyecto Villalacreren The Muted Ensemble, zeinak Chaplinen Hiriko argiak film mutuaren proiekzioa zuzeneko musikagaz bateratuko duen; biharamunean, azaroaren 16an, Ene Kantaken Bisontemastodontearen bila izango da familientzat.
Azaroaren 28an Histrión Teatroren Nevenka lanean sexu-jazarpenaren aurkako lehen epaiketa mediatikoaren inguruko gogoeta ekarriko dute, eta abenduaren 12an Artedramaren Miñanek Ibrahima Balderen benetako bidaia mingarria taularatuko du Amets Arzallusen testuetatik abiaturik.
Gabonetako asteetan familiak erdigunean jarriko dituzte: abenduaren 13an Zirkozaurreren zirku gala, eta ondoren Pausokaren Go!azen 12. Abenduaren 18an Gizarte Zerbitzuek antolatutako Almu Lasacrer Komedia Showa doan eskainiko da gonbidapenagaz.
Denboraldiaren unerik probokatzaileena abenduaren 20an etorriko da, Leo Bassi handiak Nik, Mussolini bakarrizketan faxismoaren gorakadaren aurkako abisua plazaratuko duenean. Ondoren, abenduaren 22tik aurrera, kutsu familiarragoa hartuko du programazioak: Logela Multimediaren Semaforoa (abenduak 22), Lapso Produccionesen Ad Libitum (abenduak 26), Markeliñeren Crusoe (abenduak 27), La Enananaranjaren Kontukantari 2. Mendian Ibiltari (abenduak 28) eta Orain Biren Mute… eta hegan! (urtarrilak 4).
Aretoaren eskaintzari aire zabaleko doako ikuskizunak gehituko zaizkio Kultura Kalean 2025 programan: irailaren 20an Koilara Teatroaren IristEA San Bartolome elizako plazan (euriarekin, San Bartolome Kultur Gelan), urriaren 19an Hutsun + Ortziren Urbasa, eta azaroaren 23an Akelarren Freak Show, Tor eta Txoborro magoakaz.
Horrez gain, zinemak 33 saio bilduko ditu urriaren 7tik abenduaren 1era, tartean Zine Forum Perseo zikloko proiekzioak (urriak 7, 14, 21, 28 eta azaroko 4, 11, 18, 25; 20:00etan, 2,50 euro), eta aste-akabuko zine-paseak (urriak 18–20, 25–27; azaroak 8–10, 22–24, 29–30; abenduak 1; 20:00etan, 5 euro —4 euro ikuslearen egunetan—). Txikientzat 10 saio izango dira 17:30ean, urriaren 18, 19, 25, 26an eta azaroko 8, 9, 22, 23, 29, 30ean, 4 eurotan.
Erakusketen atalean, urriaren 3tik 26ra MENDO (JM Mendez eta Jesús Susilla) margolan-bildumak Nerbioiren ertzeko paisaia industrialari egingo dio omenaldia; urriaren 31tik azaroaren 23ra, berriz, argazki lehiaketaren erakusketa ikusgai izango da.
Beste hainbat aukera
Bestelako proposamenetan, GOOGAZ 2025 esperientzia inmertsiboak errealitate birtualagaz esperimentatzeko aukera eskainiko du irailaren 17, 18 eta 19an; urriaren 23an, Gu Gara Antzerki Taldearen Poliki, poliki… igaroko da Kultur Leioako auditoriotik; eta abenduaren 14an Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren edizio berria egingo da.
Udazken honetan lehiaketa gehiago ere aktibatuko dituztela iragarri dute: Argazki Lehiaketa (urriaren 24ra arte, sari-banaketa azaroaren 14an) eta Umore Azokarako kartel lehiaketa (urriaren 6tik azaroaren 11ra).
Liburutegiak literaturaz beteko du egitaraua, haur eta helduentzako programak uztartuz. Ipuinaren Ordua saioak 18:00etan egingo dira Maite Frankoren eskutik: urriaren 30ean (euskaraz, 3–4 urte), azaroaren 27an (gaztelaniaz, 3–4 urte) eta abenduaren 18an (euskaraz, 5–9 urte). Irakurketa Kluba (gaztelaniaz) 17:30–19:15 bitartean bilduko da prentsa aretoan: urriaren 7an Han Kangen La vegetariana, azaroaren 4an Iban Zalduaren A escondidas eta abenduaren 2an Azahara Alonsoren Gozo.
Adimen emozionalari buruzko klubak lau topaketa izango ditu (17:00–19:15): irailaren 25ean Robert Waldingerren Una buena vida eta Javier Albaresen La ciencia del buen dormir; urriaren 30ean Mark Mansonen El sutil arte de que (casi todo) te importa una mierda eta Luis Castellanosen La ciencia del lenguaje positivo; azaroaren 27an William B. Irvine-ren El arte de la buena vida eta Fernando Botellaren Esencial; eta abenduaren 18an Thibaut Delevalen Distraídos eta Jose Carlos RuizenEl arte de pensar.
Euskarazko Irakurketa Kluba Yurre Ugartek gidatuko du 18:30ean: urriaren 23an Lizar Begoñaren Mundu zitalaralen kontra, azaroaren 20an David Foster Wallaceren Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat (euskarazko edizioa), eta abenduaren 18an Uxue Alberdiren Hetero.
Umeentzako Irakurketa Kluba, berriz, Galtzagorri Elkartearekin egingo da Haur Liburutegian: sei saio izango dira —3–5 urtekoentzat 17:30ean eta 6–8 urtekoentzat 18:30ean—, urriaren 9an, azaroaren 6an eta abenduaren 4an. Gainera, irailaren 29tik abenduaren 26ra Leioako ikastetxeetako 6–16 urteko ikasleek irakurketa-jokoan parte hartu ahal izango dute: gutxienez hiru liburu irakurri beharko dituzte, eta 70 euroko 10 opari-txartel zozketatuko dira.