Udazkeneko programazioan hainbat arlotako jarduerak eskainiko dituzte leioaztar gazteentzako. Besteak beste, irailaren 29tik abenduaren 17ra zeinu-hizkuntza ikastaro ofiziala egingo da, astelehenetik eguenera 16:30etik 19:30era, titulu ofiziala lortzeko aukerarekin eta inklusioa sustatzeko asmoagaz. Abenduaren 3an eta 4an elikagaiak manipulatzeko ikastaroa izango da, zerbitzu-sektoreko lanpostu askotan eskatzen den txartel ofiziala lortzeko. Sukaldaritzari dagokionez, tailer bi antolatu dituzte: urriaren 15ean euskal sukaldaritzari buruzkoa eta azaroaren 12an Marokoko sukaldaritzari buruzkoa, biak 17:00etatik 19:00etara.
Bestalde, lehen sorospenak, oinarrizko biziraupen-euskarriak eta desfibriladoreen erabilera lantzeko ikastaroa abenduaren 9an, 11n, 16an eta 18an egingo da, 16:30etik 19:00etara. Azkenik, Nola nabarmendu lan-merkatuan izeneko ikastaroa eskainiko da urriaren 7tik azaroaren 6ra, martitzen eta eguenetan 17:00etatik 19:00etara, gazteen gaitasun profesionalak sendotzeko eta lan-munduan sartzen laguntzeko helburuagaz.
Ikastaro guztiak Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena, 2) egingo dira, eta Leioan erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna. Izen-ematea webgunearen bidez, 944 055 850 telefono-zenbakian edo gazte@leioa.eus helbidera idatzita egin ahal izango da.