Animalistek salatu dutenez, Asto Probetan 480 kilo baino gehiago pisatzen ez duten astoek 700 kiloko harria mugitu behar izaten dute, makilakadak jasoz, jabeen sari ekonomikoa eta ikusleen dibertimendua bermatzeko.
Taldearen bozeramaileek gogorarazi dute azken urteotan milaka sinadura bildu dituztela online plataformen bidez, baina Udalak ez dituela kontuan hartu, Leioan erroldatuta ez daudenek ere sinatzen zutelako. Horregatik, oraingoan udalerriko herritar erroldatuen paperezko sinadurak jasotzen ari dira. Kalkuluen arabera, gutxienez 3.000 sinadura beharko dituzte ekimena Udalbatzara eramateko. Horretarako, irailean zehar herriko hainbat puntutan sinadura-mahaiak jarriko dituztela iragarri dute.
Ekimenaren helburua da San Bartolomeko jaiak animalien sufrimendurik gabe antolatzea eta Leioak inguruko beste udalerri batzuen bidea jarraitzea. Hori dela eta, taldeak herritar guztiak animatu ditu euren sinadurakaz proposamena babestera, Leioa "etikoago eta modernoago baten alde" egiteko.