Ekitaldi nagusia irailaren 20an izango da Udondoko bulebarretik abiatuko den Oinezkoen Pausora Herritarren XXI. Martxagaz. Ibilbide sinboliko honek Leioako hiru dimentsioak uztartuko ditu: eremu biziak, eraldatzen ari direnak eta amestutakoak, Garapen Jasangarriko Helburuei lotutako ekintza parte-hartzaileakaz. Amaieran, Arriena parkean egingo dute (edo udaletxean, euria bada), fruta banaketagaz, informazio-karpakaz eta tokiko produktuen zozketakaz.
Horregaz batera, hurrengo egunetan zehar helburuagaz lotutako beste jarduera batzuk egingo dituzte, hala nola Haur Ibiltarien Topaketa (irailak 22), non Leioako zortzi ikastetxetako ikasleak elkartuko diren; Umeen Bizikleta Festa (irailak 21); eta Nire autorik gabeko eguna (irailak 22), Iparragirre etorbidean trafikoa itxiz eta kalea herritarrentzat berreskuratuz.
Iban Rodriguez Leioako alkateak herritarrak egitasmoan parte hartzera gonbidatu ditu: "Mugikortasunaren Europako Astea ez da zazpi egunetara mugatzen; Leioa atseginagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa izateko bultzada da".