Liburuen merkatu solidarioa Leioara bueltatuko da irailaren 15etik 17ra

Ander Zarraga 2025ko ira. 12a, 14:08

Leioak kulturaren eta elkartasunaren aldeko hitzordu garrantzitsua biziko du berriz ere: Liburu Merkatu Solidarioa. Irailaren 15etik 17ra, Kultur Leioako erakusketa gelan, herritarrek liburuak eskuratu ahal izango dituzte 2 euroko prezio sinbolikoan, irakurketaz gozatzeko eta aldi berean kausa sozial bati laguntzeko.

Aurten, bildutako dirua Valentziako liburutegiei laguntzera bideratuko dute, iazko uholdeek gogorrek kaltetutako bildumak berritzeko liburuak erosteko. Merkatuaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, edonor hurbildu eta parte hartu ahal izateko.

Ekimena Leioako egutegi kultural eta solidarioan erreferente bihurtu da: irakurzaletasuna sustatzeaz gain, liburuei bigarren bizitza ematen die eta kultura elkartasunaren zerbitzura jartzen du. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun