Laket Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolak 35 ikastaro eskainiko ditu ikasturte honetan

Ander Zarraga 2025ko ira. 15a, 16:20

35 ikastaro eta tailer eskainiko dituzte hurrengo ikasturtean. © LEIOAKO UDALA

Leioako Emakumeen Jabekuntzarako Eskolak bere zazpigarren ikasturtea abiatuko du ikastaroen eskaintza zabal bategaz. Urtez urte sendotzen ari den proiektu honek prestakuntza eta hausnarketa feministarako gune erreferente bilakatu da udalerrian.

Aurten, programak 35 ikastaro eta tailer eskainiko ditu, ardatz nagusi bitan oinarrituta egongo direnak: Emakumeentzako Jabekuntza Eskola, non autodefentsa feministatik osasunera, kudeaketa emozionalera, sexualitatera edo irakurketa feministara arteko proposamenak aurkituko diren; eta Neska Gazteentzako Gunea, ume eta nerabeentzako jarduera espezifikoakaz, hala nola kirol, ziklokotasuna, hilekoa eta sexu-ahalduntzea jorratuko dute tailerrakaz.

Berrikuntza nagusi gisa, edizio honek Gazteentzako Berdintasunerako Eskola sortuko du. Eskola honek lau proposamen eskainiko dizkie gazteei, sexualitate kontzientea, autozaintza, errespetua, gorputz-aniztasuna, mugen kudeaketa eta indarkeria estetikoaren prebentzioa jorratzeko.

Izena emateko epea irailaren 22tik urriaren 14ra egongo da zabalik, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, goizez, 08:30etik 14:30era, edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun