Aste-akabuan ospatuko dituzte Artatzaganeko jaiak Leioan

Ander Zarraga 2025ko ira. 16a, 10:38

Domekan paella-txapelketa egingo dute Artatzaganen.

Artatzaganeko auzoak hiru egunez jai giroa biziko du, irailaren 19tik 21era, hainbat ekitaldi eta jarduera eskainiko dituen egitarauari esker. Musika, herri-bazkariak, tailerrak eta familiei zuzendutako ekintzak izango dira nagusi egun horietan.

Egitaraua:

Irailak 19, barikua

  • 19:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 20:30 Txorizada herrikoia.
  • 22:00 Berbena Ikurra taldeagaz.
  • 23:30 Berbena Extremo Duo taldeagaz.

Irailak 20, zapatua

  • 11:00 Egunaren hasiera.
  • 11:30 Paella-txapelketarako inskripzioak.
  • 11:00-14:00 Puzgarriak.
  • 12:00 Giro musikatu txosnetan.
  • 12:30 Igel-toka txapelketa.
  • 14:00-14:30 Paella entregatu.
  • 15:00 Bazkari herrikoia.
  • 16:00 Auzoko oroitzapenen proiekzioa.
  • 16:30 Bingoa.
  • 17:30 Dena batu.
  • 18:00-19:30 Karaokea.
  • 19:30 Zezen mekanikoa.
  • 23:00 Berbena Orekka taldeagaz.

Irailak 21, domeka

  • 11:00 Egunaren hasiera.
  • 12:00 Apar festa.
  • 13:00 Kontzertua Aurkene taldeagaz.
  • 16:00-17:00 Haurrentzako Disko-festa.
  • 18:00 Txokolatada eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun