Leioaztarrak pozik daude udalerriaren bizi-kalitateagaz, baina aparkalekua eta etxebizitza dira kezka nagusiak

Ander Zarraga 2025ko ira. 16a, 13:10

Leioaztar gehienek uste udalerria garbia, segurua eta inguruneagaz errespetua mantentzen duela.

Azken inkesta soziologikoaren arabera, leioaztarrek oso modu positiboan baloratzen dute udalerria bizileku gisa, eta 7,87 puntuko nota eman diote batez beste, gainera, bizilagunen % 65,5 uste du udalerriak hoberantz egin duela azken urteotan. Hala ere,elkarrizketatuen artean, aparkalekua, trafikoa, metroa hirigunetik urrun egotea eta garraio publikoaren falta dira Leioak dituen arazorik garrantzitsuenak.

Gizaker enpresak Leioako Udalaren enkarguz egindako inkestaren arabera, elkarrizketatu dituzten 600 leioaztarren artean % 35,6k 8ko puntuazioa eman dio udalerriari, eta batez besteko  puntuazioa 7,87 izan da. Herritar gehienek (% 66,5) uste du udalerriak hobera egin duela azken urteotan. Udalerriak dituen arazo nagusiei dagokienez, aparkalekua, trafikoa, metroaren distantzia, garraio publikoaren falta eta kiroldegia azaltzen dira.

Inkestan parte hartu dutenen gehiengo zabalak uste du udalerria garbia (% 92,3), segurua (% 89,3) eta ingurumena zaintzen duela (% 79,7), baina 10etik 8k etxebizitza eskuratzeko zailtasunak daudela uste du.

Oro har, herritarrek ondo edo oso ondo baloratzen dituzte jasotzen dituzten udal-zerbitzuak, hala nola zabor-bilketa, kultura, herritarrentzako arreta edo kirola. Gainera, Udalaren jarduera ona (% 50,5) edo ez ona eta ez txarra (% 30,5) bezala kalifikatu dute gehienek, 6,46ko puntuazioa lortuz. Azken urteotan Udalak egindako esku-hartzerik aipagarrienen artean Avanzada lurperatzea (% 16,3), berdeguneak (% 11,5) edo parkeak (% 6,7) nabarmendu dituzte. 

Politikariak

Leioako Udaleko alderdi politikoen artean EAJ da puntuaziorik altuena eta babes gehien jaso duena (5,97), EH Bildu (5,57) atzetik oso hurbil izanda; PSE-EE (4,85), Elkarrekin Podemos (4,50) eta PP (3,41) izan dira hurrengoak. Ildo horretan, elkarrizketatuen % 68,8k Iban Rodriguez Leioako alkatea ezagutzen du eta batez beste 6,64ko puntuazioa ematen diote. Aldiz, % 32,7k bakarrik ezagutzen du Mari Jose Peleteiro EH Bilduko bozeramaialea eta 6,46ko puntuazioa ematen diote.

Era berean, udal hauteskundeetako boto-asmoari dagokionez, EH Bilduk hiru puntu egin ditu gora 2023 eta 2025 artean, EAJk ia galtzen zuen bitartean, eta PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek nabarmen egiten dute bera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun