Joan den ikasturtean 19 familiak parte hartu zuten eta oso balorazio positiboa jaso zuen ekimenean. Tailerretan ipuin-kontalari baten bidez eguneroko egoerei buruzko hiztegia landuko dute, ha la nola bazkaltzeko ordua, bainua, eskola…, eta ondoren, parte-hartzaileek praktikan jarriko dituzte ikasitako esamoldeak.
Saioak barikuetan izango dira, 17:30etik 18:30era, Kultur Leioan. Egutegian gai erakargarriak jasoko dituzte: Euskaraz koloreztatu (urriak 3), Euskal mitologia! (azaroak 7), Mari Domingi (abenduak 12), Ilargiaren soinekoa (urtarrilak 9), Aratuste Jauna (otsailak 6), Emakume paregabeak (martxoak 6), Bazen behin (apirilak 17) eta Parkea (maiatzak 8).
Familia bakoitza gehienez hiru pertsonak osa dezake (2 heldu eta ume bat, edo heldu bat eta bi ume), eta umeei dagokienez, gomendatutako adina 5 eta 8 urte artekoa da. Programaren helburua, euskarazko harremanak sendotzea da, umeak euren helduen gidari bihurtuz eguneroko bizitzako egoeretan.