Kanpainaren bosgarren edizio honek herritarrei abantaila berriak eskainiko dizkie, erosketak tokiko dendetan egitea sustatzeko. Datozen asteetan xehetasun guztiak aurkeztuko ditu Udalak, hala nola bonuen erabilera-modua, baldintzak eta indarraldia. Udaletik gogorarazi dutenez, Leioa Indartu Bonoa herritarren eta merkatarien arteko lotura sendotzeko tresna da, tokiko ekonomia biziberritzeko eta auzoetako saltokien indarra azpimarratzeko helburua duena.