Gertatutakoa "pentsaezina eta guztiz bidegabea" dela esan du, alkateak. Era berean, horiek suntsitzea ingurumen-kaltea izateaz gain, herritar guztiei ere eragiten diela azpimarratu du, berriro landatzeko kostua Udalak ordaindu beharko baitu.
Alkateak gogorarazi du horrelako ekintza bandalikoak beste batzuetan ere gertatu izan direla udalerrian, hiri-altzariei eraginez edo eraikin publiko eta pribatuetan pintadak eginez; horrenbestez, herritarrei egileak salatzeko deia egin die.