Leioak Berbaldun programaren edizio berria abiarazi du euskaraz hitz egiteko aukerak zabaltzeko

Ander Zarraga 2025ko urr. 1a, 12:08

Berbaldun ekimenaren bitartez hainbat ekintza egingo dituzte leioaztarren artean euskararen erabilera sustatzeko.

Leioako Udalak Berbaldun programaren edizio berria jarri du martxan, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ikasten ari diren zein jada menperatzen duten herritarrei taldean praktika egiteko guneak eskaintzeko. Ekimena 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago eta solasaldi-taldeak, txangoak, berbodromoak eta bestelako jarduera kulturalak hartuko ditu

Programaren funtsezko ardatza astean behin elkartzen diren solasaldi taldeak izango dira, dinamizatzaile baten gidaritzapean, gutxienez ordubetez euskaraz aritzeko. Gainera, talde bakoitzean erreferentziazko euskaldun bat egongo da. 2014an sortu zenetik, hazten joan den ekimena da, eta azken edizioan 115 lagunek parte hartu zuten guztira, 16 taldetan banatuta.

Izen-ematea urriaren 1etik 31ra bitartean egin daiteke, baina ikasturtean zehar ere parte hartzeko aukera egongo da, taldeetan tokia dagoen bitartean. Parte hartzeko interesa dutenek WhatsAppa 688 850 129 zenbakira, berbaldun.leioa@gmail.com helbidera edo Mastitxu eta Lamia AEK euskaltegietara jo dezakete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun