Formakuntza honetan, esperientzia handiena duten ikastetxeek beren praktika onak aurkeztu zituzten ikastetxe berriei laguntzeko, hala nola ikasleek gidatutako ipuin kolaboratiboak edo EHUko ikasleen artean egindako kaleko inkestak. Gainera, jardunaldiak aukera paregabea izan dira ikasleek Europar Batasunaren erakundeak, funtzionamendua eta balio demokratikoak hobeto ezagutzeko.
Ekimen horiek enbaxadore junior diren ikasleek garatzen dituzte, irakasle motibatuen edo enbaxadore seniorren laguntzagaz. Barandiaran BHI-gaz batera, Usandizaga BHI (Donostia), Mungia BHI, Berriotxoa ikastetxea (Bilbo) eta Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI (Bilbo) izan ziren Euskal Herritik bertaratu ziren beste ikastetxe batzuk.