Egitasmo honen helburua bikoitza izango da: batetik, Leioaren historia ezagutaraztea, eta, bestetik, tokiko saltokiak bisitara eta kontsumora erakartzea. Jokoa Pinuetako dendetan hasiko da, eta aurrera egin ahala udalerriko beste establezimendu batzuetara eramango ditu partaideak, pistak bildu eta enigma nagusiaren erantzuna aurkitu arte.
Parte-hartzea librea izango da, baina beharrezkoa izango da 2 eta 5 lagun arteko taldeak osatzea (16 urtetik gorakoak, edo adingabeak heldu bategaz) eta izena ematea urriaren 24a baino lehen, 656 708 501 telefono-zenbakira deituta edo info@comerciosunidosdeleioa.com helbidera idatzita.
Talde bakoitzak Internetera sarbidea duen mugikor bat beharko du egitasmoan parte hartzeko. Dinamikak ibilbide desberdinak proposatuko ditu, auzoetako dendetan pistak topatu, probak gainditu eta kodea deszifratuz aurrera egiteko. Jarduera amaitzean, taldeek baleko opari-bonuak jasoko dituzte, parte hartzen duten dendetan trukatzeko.
Antolatzaileek nabarmendu dute ekimenak hurbileko merkataritzaren balioa eta auzoen arteko loturak sendotzen dituela, "dendan denda kontsumo arduratsua eta Leioaren memoria uztartuz".