urriaren 26an

Leioak bere txokoak ezagutzera emango ditu Hiru Ermitak herri-ibilbidean

Ander Zarraga 2025ko urr. 21a, 09:41

Herritarrak atsedena hartzen Ondizko baselizan, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak eta Udalak martxa zirkularra antolatutako dute udalerriko hiru baseliza historiko lotuko dituena. 500 urteurreneko ospakizunen harira egingo den ekimena Boulevardko ikurrinatik abiatuko da 09:00etan.

Leioako ingurune naturala eta historia uztartzen dituen hitzordu maiteenetakoa itzuliko da datorren urriaren 26an, domekan. Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak, Udalaren laguntzagaz, 11. Hiru Ermitak Herri Ibilbidea antolatuko du, 15 kilometro baino gutxiagoko martxa zirkularra, herritar guztientzat egokia. Ibilaldia 09:00etan abiatuko da Boulevardko ikurrinatik, eta 11:30ak inguruan amaituko da txitxiburduntzi bategaz.

Aurten, ibilaldiak Leioaren 500. urteurrena izango du ardatz, eta ermita bakoitzean udalerriaren historiari lotutako jarduerak egingo dituzte. Gainera, parte-hartzaile guztiek aukera izango dute Leioa500 pack bereziak irabazteko, Udalaren merchandising eta oroigarri-materialakaz.

Ibilbideak Mendibile, Santsoena, Kurkudi, Zuhatzu, Altzaga eta Artatza bezalako guneak zeharkatuko ditu, eta Santimami, San Bartolome eta Ondiz ermitetatik igaroko da, udalerriko paisaia eta ondare kulturala omentzeko.

Leioako alkate Iban Rodriguezek nabarmendu duenez, "Hiru Ermiten Ibilbidea gure herriaren funtsa islatzen duen tradizio modernoa da: elkartuta dabilen herria, bere inguruneaz gozatzen duena eta bere historia baloratzen duena. Aurten, 500. urteurrena dela eta, urrats bakoitza omenaldi bat izango da Leioa posible egin dutenei".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun