Gaztelekua arratsaldez ere zabalik egongo da 17:00etatik 19:30era, abenduaren 22, 23, 26, 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 2an. Programan parte hartu ahal izango dute 2008 eta 2014 urteen artean jaiotako eta Leioan erroldatutako gazteek, baita 2026an 12 urte beteko dituztenek ere.
Guztira 30 plaza eskainiko dituzte, eta jarduerak euskaraz edo elebidunak izango dira, familiek aukeratutakoaren arabera. Prezioa 30 eurokoa izango da Kultur Leioako Lagun Txartela dutenentzat, eta 45 euro gainerakoentzat. Izen-ematea urriaren 30etik azaroaren 13ra egongo da zabalik, bi modutan: Online, udalaren egoitza elektronikoaren bidez, www.udaletxean.leioa.eus webgunean edo aurrez aurre, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuetan (Elexalde, 1) edo Gaztelubidekoan (Langileria, 202).
Plaza kopurua gaindituz gero, zozketa publiko bat egingo da azaroaren 20an, 11:00etan, Aterpe Leioa Gaztegunean. Behin-behineko zerrendak azaroaren 17tik 19ra bitartean kontsultatu ahal izango dira, eta behin betiko izen-ematea azaroaren 21etik 28ra bitartean formalizatu beharko da, ordainketa egiaztagiria aurkeztuta.
Udalaren arabera, programaren helburua da "gazte leioaztarren arteko harremanak sendotzea eta aisialdi hezitzailearen bidez balio positiboak lantzea, aisialdia, kultura eta sormena uztartuz Gabonetako oporretan".