Leioako Udalak herriaren 499. urteurreneko ospakizunen barruan omenaldi berezia egingo die udalerriaren garapenean eta ongizatean ekarpen handia egin duten erakunde biri: Vicrila eta Fidias. Aitorpen hau 2025eko Leioako Egunean egingo dute, herritarren topagune eta eskertza-egunean, hain zuzen ere.
Batetik, Vicrila, aurten 135 urte betetzen dituen beira-fabrika historikoa, Leioan ezarri zen lehen enpresa handia izan zen eta udalerriko garapen ekonomiko eta sozialaren zutabeetako bat izan da. Lamiakoko instalazioek tokiko enplegua eta jarduera industriala sustatu dituzte, eta enpresa Leioako izaera industrialaren parte izan da mende bat baino gehiagoz.
Bestalde, Fidias elkarteak 15 urte bete ditu ume eta nerabeen babesaren eta inklusio sozialaren aldeko lan nekaezinean. Arrisku-egoeran dauden adingabeei laguntza eta heziketa eskaintzen die, autoestimua, talde-lana eta enpatia sustatuz, eta milaka haurri aukera duinagoak emanez.
Leioako alkateak, Iban Rodriguez Etxebarriak, adierazi duenez, "komunitate bat zume askorekin eraikitzen da: aberastasuna eta enplegua sortzen duen industriatik hasi eta gehien behar dutenak zaintzen dituzten gizarte-erakundeetaraino. Guztiok helburu bererantz egiten dugu: ongizate kolektiboa".