2025/11/16 12:00

Antzerkia

Ene Kantak: "Bisonte-Mastodontearen bila"

Ene Kantak: "Bisonte-Mastodontearen bila"
Kultur Leioa, Leioa

Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea.

Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o, ez, Axeri!!

Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri ez dakit gai izango ote diren bisontea harrapatzeko. Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren. Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun