Etxebizitza proiektua ez da soilik bizitokira mugatzen; 80.000 m2-ko berdegune bat sortzea ere helburuetako bat da, Leioako bizilagunentzat aisialdirako eta gozamenerako aukera barri bat ekarriko duena. Berdeguneak eremuaren azalera osoaren inguru hartuko du eta publikoa izango da, leioaztarren ongizatea hobetzeko asmoz.
Leioako Udalak azken bi hamarkadetan etxebizitza-politika orekatu bat sustatu nahi izan du, eskariaren eta etxebizitza sozialen beharraren gorakadari erantzuteko. Horretarako, azken urteotan 2.000 etxebizitza baino gehiago eraiki dira, eta horietatik erdia babes sozialeko irizpideei jarraituz egin dira. Horrela, Udalak herriko bizilagunentzako etxebizitza-eskuragarritasuna handitu du, Leioara bizilagun berriak erakartzeko aukera ere sortuz.
Gainera, datozen lau urteetan, Udalak beste 1.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusi du, batez ere Lamiako, Ubedene eta Laubideko eremuetan.