Leioa dotore jantzi da bere urteurren handirako

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 5a

Kultur Leioa udalerriaren 500. urteurrenaren logotipoarekin apainduta © LEIOAKO UDALA

Leioa jai giroan murgiltzen hasi da bere 500. urteurren historikoa ospatzeko. Udalak ospakizunei hasiera emateko ekimen handinahiak jarri ditu abian, mende erdi honetako historia omendu nahian.

Milurteko erdiko historiaren ospakizuna dela eta, Leioa jada dotore janzten hasi da. Kultur Leioa eta Boulevardeko eraikin sinbolikoak tamaina handiko olanekin apaindu dituzte, 500. urteurreneko logotipo ofiziala erakutsiz. Irudi hori ikusgai egongo da ospakizunek irauten duten bitartean. Gainera, Leioara sartzeko ongietorri seinaleak ere aldatuko dira datozen egunetan, 500 urteko markaren irudia eramango duen beste batekin ordezkatuz.

Komunitate espiritua eta harrotasuna indartzeko helburuagaz, Udalak leioaztar guztiak parte-hartzera gonbidatu ditu. Beraz, gaurtik aurrera, banderak banatuko dira etxe eta denda bakoitzeko, herritarrek urteurrenaren irudia beren balkoi, terraza eta establezimenduetan jarri eta herri-koloreak harro erakutsi ahal izateko. Izan ere, jai giroa udalerriko auzo guztietara zabaldu gura da.

Banderak hainbat puntutan eskuratu daitezke; besteak beste, Kultur Leioan, Sakonetan, San Bartolomeko Kulturgunean, Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Pinuetan), Lamiakoko Erretiratuen Zentroan eta Txorierriko Erretiratuen Zentroan, eku bakoitzean ezarritako banaketa-ordutegiaren barruan.

Azaroko Agenda, Historia eta Jolasez Beteta

  • Azaroak 6: Leioa: Harien Sarea/Red de Hilos hitzaldia, Javier Landetaren eskutik, 19:00etan, San Bartolome ermitan.
  • Azaroaren 7tik 23ra: Leioako XXXIII. Argazki Lehiaketaren erakusketa, Kultur Leioan.
  • Azaroak 14: kale dinamizazioa 19:30etik 21:30era, Trivial ibiltari batekin, Leioako istorio, datu eta bitxikeriak ezagutzeko.
  • Azaroak 21: Leioako 33. Argazki Lehiaketaren sari-banaketa, Kultur Leioan.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun