Plataformaren arabera, Subflubialeko lanek “sekulako kaltea” eragingo lukete Artatza parkean: Izan ere, obrek parkearen heren bat hartu eta 100 zuhaitz inguru moztuko dituzte.
Lehiaketara aurkezten direnek parkearen balio ekologiko zein soziala islatu beharko dute argazki baten bidez. Parte hartzeko, argazkia subflubialaez@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da abenduaren 22a baino lehen.
Lehiaketako epaileak bi argazkilari profesional izango dira, eta sariak askotarikoak izango dira:
- Lehen saria: tokiko produktuen saski bat, liburu bat eta kamiseta bat.
- Bigarren saria: liburu bat eta kamiseta bat.
- Hirugarren saria: kamiseta bat.
Lehiaketa adin guztientzako ekintza da. Are gehiago, 18 urte baino gutxiagokoek sari berezi bat irabazteko aukera izango dute: bizikleta bat.
Dudaren bat izatekotan, "Subflubiala Ez" plataformaren blogean informazio gehiago aurki daiteke.