Udondoko Boulevardera hurbiltzen diren oro jolasaz gozatu ahal izango dute, arrastiko 19:30etik 21:30era. Gainera, zenbait aktorek bertan dauden kuadrillak, familiak eta auzokideak zirikatuko dituzte, giroa piztuz.
Horrez gainera, Leioako Udalak beste ekintza antolatu ditu hilabete osorako; besteak beste, azaroko 23ra arte Leioako 33. Argazki Lehiaketaren erakusketa egongo da Kulturrean. Sari banaketa 21ean izango da.