Udalak kanpainarako sortutako irudiak lau mezu zuzen ditu: “sinetsiko dizut”, “lagunduko dizut”, “entzungo dizut” eta “babestuko zaitut”. Era berean, galdera bat luzatzen dio herritarrari: “eta zuk?”. Ideia nagusia da indarkeria matxistaren aurrean komunitatea bera izatea babes-sare gisa.
Kanpaina udaleko ohiko komunikazio-kanaletan ikusi ahal izango da, sare sozialetatik hasi eta publizitate-guneetaraino. Herriko hainbat txokotan puntu morea duten banderolak eta itsasgarriak ere jarriko dira.
Egitarau zabala
Leioak programazio anitza prestatu du herritar guztientzako, baina bereziki gazteei zuzendutakoak. Helburua da indarkeria matxistaren forma desberdinak agerian jartzea: ezagunak direnak ez ezik, sarritan oharkabean geratzen diren digitalak, sexualak edo ekonomikoak ere.
- Azaroak 20, 18:00 – Kultur Leioa, Prentsa aretoa: “Aro digitaleko pornoa: erotika klik batean”, Emaizeren eskutik.
- Azaroak 25, 11:30 – Boulevard: Herritarrentzako kontzentrazioa, ikastetxeen parte-hartzeagaz.
- Azaroaren 25etik abenduaren 10era - Erakusketa bibliografikoa Udal Liburutegian.
- Azaroak 26 – Kultur Leioa, Auditorioa: “Red Nudes” antzezlana, DBH 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua.
- Azaroak 26, 18:00 – Prentsa aretoa: “Haurtzaroko errealitate birtuala: ziberindarkeria matxistak”, Estibaliz Linares Bahilloren eskutik.
- Azaroak 28, 20:30 – Kultur Leioa: NEVENKA antzezlana.
- Abenduak 2 – Kultur Leioa, Auditorioa: “Pornoa garai digitalean: erotika klik batez”, DBH 1. eta 2. mailarako.
- Abenduak 13 eta 20 – Laket: autodefentsa feminista ikastaroa (10:00–14:00).