Leioako Udalak 2023-2027 Agintaldi Planaren betetze-maila eta aurrerapenak kontsultatzeko plataforma berria martxan jarri du

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 5a

Leioa Zabalik deitutako plataforma honek gobernu-taldeak hartutako konpromiso bakoitzaren egoera zuzenean zein den aukera ematen du. Gardentasunerako eta gobernantzarako tresna berri honen bitartez edozein herritarrek Leioa Gurea 2023-2027 Agintaldi Planaren aurrerapen-maila errazago kontsultatzeko aukera izango dute.

Plataforma berri honetan argitaratutako datuen arabera, orain arte Agintaldi Planaren betetze-maila % 70ekoa da. Aurreikusitako 70 ekintzetatik, 30 osorik gauzatu dira. Horrez gain, 16 proiektu oso aurreratuta daude eta laster amaitzea espero da. Aldiz, 5 proiektu garapenaren erdiaren inguruan daude eta beste 19 hasierako faseetan.

Amaitutako ekintzen artean, nabarmentzekoak dira Leioa Auzoetan partaidetza-prozesua, ludoteka berria, Berdintasunerako Plan berria edo osasun fisiko eta mentala prebenitzeko eta hobetzeko programak abian jartzea. Aldiz, Lamiako-Txopoetaren Plan Integrala, Gazteriaren Udal Kontseiluaren sorkuntza edota Mugikortasun Iraunkorreko Plan berri baten garapenaren proiektuak oso aurreratuta daude une honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun