Jendeari modu ulerterrazean azaltzea zergatik den garrantzitsua bi gune natural horien arteko pasabidea indartzea da talde eragile hauen helburu nagusietako bat, bertako biodibertsitatea zaindu eta ibaiaren zein hezegunearen ekosistemak babestu ahal izateko. Antolatzaileek, gainera, oinez edo bizikletaz hurbiltzeko animatu dute jendea, ingurumenarekiko errespetua eta mugikortasun jasangarria uztartuz.
