Umore Azoka, Leioako Kale Artisten Azoka, herria agertoki bihurtuko du berriro. Lau egunez, Leioako plazak eta kaleak artez beteko dira. Edizio honetan parte hartuko duten 45 konpainiak jasotako ehunka proposamenen artetik aukeratu dira. Aniztasun artistikoagatik eta tokiko zein nazioarteko talentuaren aldeko apustua egiteagatik nabarmentzen da edizio hau.
Hurrengo edizio honetan, 18 konpainia Euskal Herrikoak izango dira, tokiko konpainien garapenaren aldeko konpromisoa berretsiz. 21 konpainia Espainiar Estatuko hainbat puntuetatik etorriko dira. Nazioarteko 6 konpainia ere izango dira, Europa eta Latinoamerikako herrialdeetatik helduak, besteak beste, Italia, Frantzia edo Argentinatik.
26. edizio honetan estreinaldiak izango dira protagonistak. Guztira, 25 estreinaldi eta Euskal Herrian lehen aldiz aurkeztuko diren beste 16 lan ikusteko aukera izango dute Umore Azokara gerturatzen direnek. Ikuskizunek askotariko formatuak hartuko dituzte, besteak beste, antzerkia, dantza, zirkua edota arte performatiboak.