Berdintasunerako lehen plana onartu du Leioako Udalak

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 18a

Udal langileek, sindikatuek eta politikariek parte hartu duten partaidetza-diagnostikoan oinarrituta sortu dute dokumentu estrategikoa, 2028 urtera arte iraungo duena.

Leioako Udalak Enplegu Publikoko Berdintasunerako I. Barne Plana onartu du, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzeko konpromisoa indartuz. Dokumentua funtsezko zortzi ardatz nagusitan egituratzen da, besteak beste, hautaketa-prozesuak, prestakuntza, kontziliazioa, antolaketa-kultura eta indarkeria matxistak.

Berdintasunaren arloan indarrean dauden legezko betebeharrak betetzen direla bermatzeko balio duela nabarmendu du Leioako Udalak. Horrez gain, benetako berdintasuna sustatzeko neurri eraginkorrak eta giza talentuaren kudeaketa hobetzeko aukerak jasotzen ditu. Plana urteko jarraipen eta ebaluazio sistema izango du, neurriak errealitatera egokitu daitezen.

Aurrerapauso honekin, Leioako Udalak bere barne-funtzionamendua herritarrei transmititzen dizkien baliokaz lerrokatu gura du, administrazio moderno eta eraldatzaile baten alde eginez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun