Leioak bizikidetza ordenantza berria izango du

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 18a

Leioako Udalak hasierako onespena eman dio gizalegeari buruzko ordenantza berriari, espazio publikoaren erabilera eta hiri-paisaiaren babesa arautzen dituena. Testu berriak herritarren bizikidetza hobetzea, espazio publikoekiko errespetua indartzea eta gaur egungo jokabideei eta egoerei erantzuna ematea du helburu.

Ordenantza berriak eguneraketa integrala suposatzen du. Batetik, gizalegearen kontrakotzat jotzen diren jokabideak zehazten eta zabaltzen ditu. Bestetik, fatxaden, orubeen, errotuluen, kartelen eta bide publikotik ikus daitezkeen elementuen garbiketa eta mantentze-lanak xehetasun handiagoz arautzen dira.

Horrez gain, araudiak erreferentzia espezifikoak txertatzen ditu gizarte errealitate berriei arreta jartzeko. Zehapen osagarriak, hezigarriagoak eta eragindako kalteari buruzko sentsibilizaziokoak aurreikusten dira ordenantza berrian.

Behin hasierako onespena emanda, 30 eguneko kontsulta publikoa irekiko da. Epe horretan, herritarrek euren ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte araudia behin betiko onartu aurretik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun