Gabonetako loteriak poza ekarri du Artea merkataritza-gunera

Izaro Garcia 2025eko abenduaren 22a

Loteria, artxiboko irudian.

Gabonetako loteriak ilusioa piztu du berriro Leioan. Izan ere, Artea merkataritza-guneko loteria-administrazioak 78.477 zenbakiaren zati bat saldu du, Eguberriko zozketako bi laugarren sarietako lehena izan dena. Serie bakoitzeko saria 200.000 eurokoa da.

Zenbakia goizeko 09:53an abestu dute Madrilen, eta Estatuko hainbat tokitan banatu dute. Horien artean dago Artea merkataritza-guneko administrazioa, serie bat esleituta zuena.
 
Momentuz irabazleak iragarri ez diren arren,  administrazioko arduradunek poza azaldu dute saria saldu izanagatik. Gainera,  azken egunotan sentitzen zuten presioa arindu dela aitortu dute, iaz eta 2023an sari garrantzitsuak banatu ostean sortutako itxaropenagatik. Hala ere, baikor agertu dira, eta Gabonetako zozketan sari gehiago banatzeko aukera dutela uste dute oraindik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun