Kulturak Leioa hartuko du urte hasieran

Izaro Garcia 2025eko abenduaren 22a

Proposamen honegaz, Leioak egitarau jarraitu, anitza eta guztientzako eskuragarria eskaini gura du. © LEIOAKO UDALA

Urteari ongietorria emateko, Leioak kulturaz betetako agenda prestatu du. Urtarriletik martxora bitartean, Kultur Leioa antzerkiaren, musikaren, dantzaren eta zinemaren bilgune nagusian bihurtuko da, publiko guztientzat pentsatutako proposamen ugarigaz.

Egitaraua Urte Berriko Kontzertuagaz hasiko da, Leioako Musika Bandaren eskutik, eta hortik aurrera askotariko ikuskizunak iritsiko dira: antzerki garaikidea eta soziala, umorea, zirkoa, bertsolaritza eta familientzako emanaldiak. Euskal sortzaileek protagonismo berezia izango dute, baina estatuko eta nazioarteko obrak ere bertan egongo dira, ikuspegi zabal eta aberatsa eskainiz.

Aurkezpenean, Iban Rodríguez Etxebarriak azpimarratu du kulturak egunerokoan duen balioa, eta helburua kultura herritar guztiengana hurbiltzea dela, adin eta gustu guztietarako aukerak eskainiz: "Kultura gure herriarentzako zutabe funtsezkoa da eta Leioako pertsona guztiek horretaz gozatu dezatela nahi dugu".

Zinemak ere bere tokia izango du hiruhilekoan; izan ere, Zine Forum Perseo saioak, asteburuetako proiekzioak eta haur zein familientzako zinema uztartuko dira, baita mendiagaz lotutako ziklo bereziak ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun