Egutegiaren egileak Olga Ruiz argazkilaria, Nahia Pagarizabal aktorea eta modeloa, Almudena Aguirre estilista eta Iratxe Makeup & Hair-ek ileapaintzaile eta makillatzailea izan dira. Herritarrek doan jaso ahal izango dituzte Udaleko hainbat espaziotan egutegia, besteak beste, Herritarren Arreta Zerbitzuan, Gizarte Zerbitzuetan, Kultur Leioan, LAKET Jabekuntza Eskolan, Euskaltegian, Udal Kontserbatorioan, Behargintzan eta Sakonetako Kiroldegian.
