Avanzadako errepidearen alboko bidean eten egingo da trafikoa; eta beraz, Errotabide, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano doktorea eta Elexalde kaleak itxita egongo dira 17:00etatik 18:30era bitartean.
Hori dela eta, Udalak jakinarazi du San Juan, Iturribide, Ikea, J.R. Aketxe eta Errekaldeko auzokideek ordutegi horretan Mendibiletik sartu eta irten beharko dutela.
Beste zirkulazio eten batzuk
Bestalde, udalerriko beste gune batzuetan ere trafikoa moztuko da, bertan antolatuko diren kalejirengatik. Lamiakon, Langileria kalea itxita egongo da 17:30etik 21:00etara; Pinuetan, berriz, Amaia etorbidea, Nafarroa zein Maiatzaren Bata kaleak 17:00etatik 18:30era bitartean.