Zein koloretakoa margotuko zenuke Euskal Herri euskaldun bat? Gorria? Morea?... Edo kolore guztiak, nahasian, pozik, elkarregaz bizitzeko eremu libre eta euskalduna sortuz? Gure ikasleek euskara eta euskal kultura eurena bezala erabili, maitatu eta bizitzea gura dugu.
Euskaraz sentitu, pentsatu eta ekin Betiko Ikastolan.
Ikastolan Euskara dugu irakaskuntzaren ardatz, euskaraz bizi gara eta euskaraz bizi nahi dugu. Pertsona euskaldunak hezi nahi ditugu, euskara, kultura eta euskal identitateagaz konprometituak dauden eta egongo diren pertsonak.
BARNE SENDOTASUNA DAUKANA
Gure xedea ikasle euskaldun, aske eta zoriontsuak haztea da, haien jakin-mina eta barneko jakinduria elikatuz. Ikasketa-prozesuan bidelagun izan nahi dugu, elkarregaz ikasi eta hazteko, norberarengan konfiantza eta akatsetatik ikasteko gaitasuna sustatuz. Hori guztia talde sendo eta anitz baten barruan, bakoitzaren izaera errespetatuz.